Israel gosez hiltzen ari dela palestinarrak Gazan salatu dute Iruñean
"Inpunitate osoz egiten du, taktikak aplikatuz, Varsoviako Ghettokoak txiki bihurtzen ditu", salatu dute BDZk Iruñean asteartero antolatzen duen mobilizazioan. Europar Batasunari "premiazko neurriak" hartzeko exijitu diote.
2025-ko uztailak 23
Europar Batasuna Israelgo erregimenaren “sarraski-ekintzak” babesten ari dela salatzeaz gain, konplize gisa jokatzen duela ere kritikatu dute manifestariek. Krimenak “politikoki babestuz” eta Israelekin
duen “harreman pribilegiatua mantenduz” genozidioari auspoa ematea leporatu diote EBri. UNRWAko 6.000 kamioi baino gehiago, elikagaiak, higiene-hornidurak eta sendagaiak dituztenak, zain daudela Gazan sartzen uzteko jakinarazi dute ere.
Espainiako Gobernuari ere eskatu diote zerbait egitea: “Estatu espainiarreko Ministroen Kontseiluko jaun-andreok, nazioaren botere legegilea haien esku baitago: larrialdi humanitario honen aurrean gaur bertan erabakirik hartzen ez bada, bakoitzak bere eserlekuetatik altxatu eta alde egin beharko luke”.
Palestinan eta Ekialde Ertainan gertatzen ari den guztia “proiektu sionistarekin” lotu dute. “Elite politiko eta ekonomikoak eta erakunde sionista babesten dutenak gorabehera, “Gazako erresistentziak bizirik irauteaz gain, hondakinetan subiranotasuna antolatu, irudikatu eta eraikitzen du”.
