Iruñerriko gazteek bizi-baldintza duinak eskatu dituzte prekarizazio orokorraren aurrean

Ernai Iruñerriak deituta, estresari, antsietateari eta bakardade-pandemiari buruzko mahai-inguru batekin hasi da gaurko jardunaldia. Bertan izan dira LABeko Inko Iriarte, EH Bilduko Eraitz Saez de Egilaz eta Ernaiko Nora Gonzalez. Arratsaldean, Santa Ana plazan bazkari bat egin ondoren, manifestazioa egin dute Alde Zaharreko kaleetan, Euskal Herriko gazteriaren egoera larria salatzeko.