Iruñerriko Arrazakeriaren aurkako Mundialitoaren II. edizioan parte hartzeko epea zabaldu berri da
Iruñerriko Arrazakeriaren aurkako Mundialitoaren II. edizioa irailaren 30ean izanen da Biurdanako kantxetan. Mundialitoan, saskibaloia, futbol eta volley txapelketa bat jokatuko dira.
2023-ko irailak 13
Iruñerriko Arrazakeriaren aurkako II. edizioan parte hartzeko epea zabaldu berri da eta irailaren 26ra arte zabalik egongo da. Bertan saskibaloia, futbol eta volley txapelketa bat izanen dira; eta goizeko 10etatik aurrera partiduak jokatu bitartean, DJak eta bertako taldeek mundialitoa girotuko dute. Eguerdian, Senegalgo janaria eskainiko da, Haritu eta Jaki Tokiko kideen eskutik. 15 urtetik gorako edonork eman dezake izena, bakarka, bikotetan edo hirukotean, taldeak gero osatuko baitira generoaren eta kultur arteen irizpide mistoen arabera.
Iruñerriko Arrazakeriaren aurkako Mundialitoa 2022an jarri zen martxan, Espainiar Estatuko hainbat lekutan arrakastaz garatu ondoren. Mundialitoaren helburua da arrazismoari aurre egitea eta elkartzeko, denbora partekatzeko eta inguruko errealitateak ezagutzeko guneak sortzea. Kirolaren bidez, hiri honetako bizilagunak beren gizarte-zirkuluetatik atera eta egun batez gozatzea helburu ditu Mundialitoak, aisialdirako eta herri-kiroletarako eremuetan komunitatea sortuz, hala nola Biurdanako kantxetan eta hiri honetako beste askotan.
Gehiago
La cultura e historia del Pueblo Gitano a las aulas “para reparar la deuda histórica”
SOS Racismo Nafarroa denuncia el tratamiento mediático que promueve la vinculación de hechos violentos con colectivos migrantes y/o racializados
1