Iruñeko Udalak auzitara joko du, artikulu batean Eduardo Indak Asiron ETAko kidetzat jo duelako

Okdiario atari digitalean idatzi zuen Eduardo Inda Iruñeko kazetariak adierazpen askatasunaz harago doan artikulua, Udalaren arabera.

2015-ko abenduak 2

Euskalerriairratia.eus

Eduardo Indak hala esan zuen gaztelaniaz joan den larunbatean argitara emandako artikuluan: “No es precisamente ocioso recordar que el etarra Asirón es alcalde de Pamplona(…)” —”Ez da alferrikakoa aipatzea Asiron ETAkidea Iruñeko alkate dela (…”)—.

Udaleko zerbitzu juridikoek ontzat jo dute auzitara jotzea, iritzita “adierazpen askatasunaren eskubidea gainditu” egin dela eta posible dela artikulu hori argitaratzearen arduradunek Zigor Kodean jasotako arau hauste bat egin izana.

Bestalde, atzo bertan argitaratu zuen Naiz.eus atariak Indak berak inputatu gisa deklaratu beharko duela Gara egunkaria ETArekin lotzea egotzita.

Gehiago