“Iruñeko Udalak adostutako neurriekin, Txantreako bizilagunak kaltetuak izango dira”

2024-ko irailak 27

Txantreako ‘1960ko bizilagunak’ auzo plataformak, Iruñeko Udalak auzoko hainbat kale konpontzeko hartu dituen neurriak salatu ditu. Izan ere, neurri horiekin bizilagunak kaltetuak izango direla azaldu dute, bizilagunekin adostu gabe hartutako neurriak baitira. Horregatik, Iruñeko Udalari exijitu diote atzera egin eta plataformarekin benetako elkarrizketa ireki dezala, bizilagunen beharrei egokitutako proiektua gauzatu ahal izateko. Eta, Txantreako gainerako auzo plataformei nahiz bizilagunei, salaketan parte hartzeko deia egin diete.

Gehiago