Iruñeko pentsionisten mugimenduak pentsio publiko eta duinak aldarrikatu ditu

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorrei begira, Iruñeko pentsionisten mugimenduak alderdi politikoei pentsio publiko eta duinak defendatzeko exijitu die. Gutxieneko pentsioak ez direla nahikoak eta horregatik haien bizi baldintzak egunez-egun okerrera doazela salatu dute. Azkeneko bost urteetan kalean aldarrikatu dituzten eskaerak premiazkoak direla adierazi dute, horregatik alderdi politikoei konpromezu argia eta publikoa eskatu diete, diotenez, behingoz aldarrikapenak egia bihur daitezen.