Iruñeko komun publikoek zabalik eta langileekin jarraituko dute
Iruñeko Udalak komun publiko ia guztiak komun automatiko bilakatzeko plan bat zuen, eta horrek langileen kaleratzea suposatzen zuen. Iruñeko komun publikoetako langileek Navarra Sumari erronka irabazi izana ospatu du LABek, nahiz eta ohartarazi Sarasate pasealekukoak arriskuan daudela oraindik.
2021-ko maiatzak 28
Iruñeko Udalak komun publiko ia guztiak komun automatiko bilakatu nahi zituen, baina Navarra Sumak atzera egin du azkenean, langileek hainbat mobilizazio egin eta gero. LABen ustez ospatzekoa da hori, baina ohartarazi nahi du Sarasate pasealekuko komunen etorkizuna beltza dela, kenduko dituztela adierazi baitute.
Langileek salaketa kanpaina bat egin ondoren, azkenean Navarra Sumak onartu zuen komunak ixteko plan bat zegoela, PSN eta UPNren arteko itun batean jasota 2011-2015 legealdian. Hala ere, langileek, beren determinazioari esker, lortu dute plan horrek aurrera ez egitea.
Dena dela, garaipena ez da erabatekoa, atzo jakinarazi baitzuten Sarasate pasealekuko zerbitzuak kentzeko asmoa, eginen diren peatonalizazio obrak aprobetxatuz. Alde horretatik, LABek dei egiten die langileei eta herritarrei itxiera hori ez onartzeko, bai eta lanpostuak eta langile horiek egiten duten zerbitzu publiko ordezkaezina defendatzeko ere.