Iruñeko kanposantuko cruising gunean mehatxuak jaso dituela salatu du homosexual talde batek
Iruñeko Udaltzaingoak gazte kuadrilla bat identifikatu zuen astelehen gauean, makilak eskutan baitzebiltzan cruising gunetik gertu; Hallowen gaua ospatzen besterik ez zirela ari defendatu zuten ustezko erasotzaileek.
2016-ko azaroak 2
18 urte azpiko kuadrilla bat identifikatu zuen astelehen goizaldean Iruñeko Udaltzaingoak Iruñeko hilerri inguruan, Basoa izenez ezagutzen den atzeko partean, cruising gunea ere badena, makilak eskuetan hartuta zeuzkatela.
Bertsioak kontrajarriak dira: saldoan zenbiltzan mutil adingabeek
argudiatu dute Hallowen gaua igarotzeko joan zirela zonalde horretara,
baina cruisinga praktikatzeko asmotan bertan zeudenek esan dute eraso
egiteko asmotan zeudela.
Homosexual zenbaiten topagune bilakatzen da Basoa gauetan, eta, azken asteotan jazarpena pairatzen ari direla salatu dute batzuek hedabideetan.