Iruñeko ihauterietan Poliziak eragindako istiluengatik 7 gazte auziperatu dituzte

Iruñeko Alde Zaharreko 7 gazte auziperatu dituzte auzoko ihauterietan izandako liskarrengatik, eta kalteak eta desorden publikoak eragitea leporatzen diete. Egun horretan Espainiako Poliziaren furgoneta batek adin txikiko bat harrapatu zuen, eta aldakan lesio larria eragin zioten. Auzoko gazte mugimenduak azken garaietan pairatu duten jazarpena salatu dute. "Beldurra hedatu, edozein borroka desagertarazi eta euren presentzia normalizatu nahi dute", salatu dute.