Iruñeko herri mugimenduko koletibo ezberdinek Maravillas Gaztetxearen desalojoa salatu dute
Iruñeko Maravillas Gaztetxearen desalojoa salatzeko egindako prentsaurrekoan ia 35 eragile hartu dute parte. Arratsaldeko 19etan, burrunba bat egin dute Nabarreria plazan.
2019-ko urtarrilak 18
Maravillas Gaztetxea “Herri Mugimenduak berreskuraturiko espazio bat” izan dela azpimarratu dute emandako prentsaurrekoan, eta “guztion artean egituratu duguna eta beharrezkoa zitzaigun elkargunea zena” ere gogoratu dute. Ildo horretan, salatu dute desalojoan Foruzaingoak euren material ugari eraman zuela, eta itzultzeko eskatu dute.
“Egungo sistema kolokan jartzen duten borroka ezberdinen bozgorailua izan da Maravillas”. Horrexagatik salatu dute ikuskaritza teknikoa zela argudiatuta urtarrilaren 8an Nafar Gobernuak aurrera eramandako utzaraztea, eta ondoren Alde Zaharrak pairaturiko okupazio poliziala, eta horrekin batera “ekarri zuen biolentzia guztia”.
Bihar 17:00etan Udaletxe Plazatik abiatuko den Maravillas Gaztetxearen aldeko manifestaziora parte hartzeko deialdia egin dute. Hauek izan dira bere atxikimendua eman duten eragile sozialek:
Bilgune feminista
Askapena
Iruñea Nola
SOS Racismo Nafarroa
Martes al sol
Red de Autodefensa Laboral
Alde Zaharrera
Zabaldi
Emakume internazionalistak
Lugatibe
Asamblea Transmaricabollo autónoma
Farrukak
Ikasle Abertzaleak
Bullerak
Ekinklik
Karabana EH
Ernai
Indar Gorri
Africa United
Zikutak
Alde Zaharreko Jai Batzordea
AZ Ekimena
Parlamento social
Iruñerriko Gazte Saretzea
Iruñeko autonomía Komunala
Aministiaren aldeko mugimendua
Alde Zaharreko Gazte Mugimendua
Iruñerriko Gaztetxeen koordinadora
Piparrika
Salhaketa
katakrak
Euskal Herrian Euskaraz
Sortzen
EH 11 kolore
PAH-HUTNavarra-Nafarroa
AHT Gelditu Nafarroa