Iruñeko gaztetxeak urriaren 29an zabalduko ditu bere ateak

Emandako hitza betez, eta kurtso honi hasiera emanez, urriaren 29an jai giroan eginen dute Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxearen irekiera ofiziala. Egun osoko egitaraua prestatu dute, adin guztiendako jarduerekin.

2016-ko urriak 14

Urriaren 29a, larunbata, apuntatu agenda eta gorriz senailatu egun hau, egun historiko bat izanen delako Iruñeko Alde Zaharreko gazte mugimenduaren ibilbidean. Gaztetxe berri bat, ofizialki, bere ateak irekiko ditu, eta gainera Udaletxearen bedeinkapen guztiekin.

Umeendako tailerrak, bermuta, herri bazkaria, musika, kalejira bat eta kontzertuak izanen dira gaztetxe berrian, eta eguna ongi bukatzeko, gaupasa.

Gehiago