Iruñeko gazte bat atxilotu du Guardia Zibilak “terrorismoa goratzeaz” akusaturik

Dagoeneko aske gelditu da atxilotutako gaztea, Ahotsa.info eta LaHaine webguneko kolaboratzailea dena. Sare sozialetan "terrorismoa goratzea" egotzi diote. Telefonoa kendu diote goiz osoa komisaldegian eman ondoren.