Iruñeko espetxeak medikurik gabe jarraitzen duela salatu du ELAk
Egoera hau ezin da luzatu eta Nafarroako Gobernuak horren gaineko erabakia berehala hartu behar du; bestela, ELAk mobilizazioak deituko ditu
2020-ko otsailak 18
Espetxeen Administrazioaren ardurarik eza, Iruñako espetxeko arduradun nagusia izan arren, eta Nafarroako erakundeen kontrolik eza dira arrazoiak espetxeetako biztanleria medikurik gabe egoteko, alde horretatik duten egoera berez aski urria bada ere.
Egoera horrek berehalako konponbidea behar du, errepikatzeko arriskua guztiz ezabatu behar duena. ELAren aldetik aspaldidanik eskatu izan dugu hedabideetan eta Nafarroako Gobernuaren erakundeei espetxeen eskumena transferitzeko, eta baita espetxeen osasunaren arloa ere.
Iruñako espetxeko osasun-arretaren zerbitzua larriagotu da azken egunetan bi medikuak aldi baterako ezintasuneko egoeran daudelako. Baja-egoera horiek deitoragarriak izateaz gain, errepikatu daitezke gerora begira.
Estatuko edo Nafarroako sistema publikotik kanpoko zerbitzuak hartzearen aurka gaude ELAn. Zeharo publikoa izan behar den zerbitzu baten “ezkutuko” pribatizazioa SALATZEN DUGU. Hori aurrekari oso arriskutsua izan daiteke, osasun-eskumenak Nafarroako Sistema Publikoari transferitu ezean. Horregatik, gure ikuspuntuak azaltzeko, eta egokitzat jotzen ditugun neurriak azaltzeko, joan den astean bilera bat lehenbailehen egiteko eskatu genion Osasun kontseilariari.
Hori dela eta, ELAk eskaera hauek plazaratu dizkie Nafarroako arduradunei: jarrera argia, berehalako konponbidea eta egoera berriz ez errepikatzeko hitzematea. Egoera larri hori berehala konpondu ezean, ELAk mobilizazio-deiak eginen ditu.