Iruñeko Alkatetzan emanen den aldaketarekin itxaropentsu, haur eskolak euskaraz eskatu dituzte

Iruñeko Euskalgintzak elkarretaratzea egin du gaur Udaletxe Plazan hurrengo ikasturtean Mendillorri, Printzearen Harresi eta Donibaneko haur eskolak euskaraz izan daitezen eskatzeko. Euren esanetan, Udal Gobernu berriak "haize berria" emanen dio euskarari.