Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak Gazte Astean parte hartzeko deia egin du, Udalak baimenak ukatu arren
Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak salatu du Iruñeko Udalak Gazte Astea ospatzeko baimenak ukatu dizkiola. Gauzak horrela, AZGMaren erantzuna izan da ezarritako trabek ez dituztela geldiaraziko antolatutako ekimenak.
2023-ko ekainak 14
AZGMak, bigarren Gazte Astea antolatu du ekainaren 14tik 17ra bitarte. Eta, “Auzoan sortuak kolektiboan urtuak” lemapean, antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia egin du. Gainera, AZGM-tik jakinarazi dute Gazte Astearekin batera, kanpaina politiko bat martxan jarri dutela. Baina, ekimenen berri emateaz gain, Iruñeko Udalak Gazte Astea ospatzeko baimenak ukatu dituela salatu dute.
Auzoa ekimenez gainezka dagoela edo bizilagunak deskantsatzeko eskubidea dutela argudiatu du konsistorioak. Pasaden urtean antzeko egoera batekin egin zuen bezala, AZGM-k hipokrita bezala leporatu egin du haien erabakia. Beraien usteetan “auzokideak gara udaletxea bezalako agenteek elikatzen duten turistifikazio eta masifikazioaren biktimak, interes pribatu eta espekulatzaileen lekaio gisa funtzionatzen dutenak. Horrela frogatu egin zen pasaden irailean, non Zentral salarekin batera makrofestibal bat aurrera eramateko saiakera egin zuten.
AZGMaren erantzuna ordea, aurrera egingo dutela izan da eta Iruñeko gazteak ekimen desberdinetan parte hartzera gonbidatu ditu.