Iruñean Txupinazoarekin lehertu da jaia eta elkartasuna

Hasi dira 2022ko Sanferminak. Bi urteko etenaldia eta gero, abiatu dira Iruñeko jaiak eta mundu osotik etorritako jendea elkartu da Euskal Herriko hiriburuan. Oztopo guztien gainetik, Ikurriña eta bestelako aldarrikapenak presente izan dira Udal Plazan suziria lehertu denean. Ondoren, elkartasunaren hitzordua izan da, euskal errepresaliatuak gogoan izan diren topa batean.