Iruñean jaia lehertu da! Gora Sanfermin herrikoi, solidario eta partehartzaileak!

Jaia lehertu da Iruñea 2024ko Sanferminei hasiera emanez. Euskal Herriko jai ezagunenak izaera herrikoi eta partehartzaileari eutsiz, 9 egunen zehar luzatuko dira. Erreportaje honetan antolakuntzan ibili direnei ahotsa eman eta gune alternatibo eta herrikoi batzuk bisitatu ditugu.