‘Iruñea eta euskara, euskara eta Iruñea’ izenpean, Iruñeko erdigunea zeharkatu duen tour historikoa

Sorionekuak herri ekimenak antolatuta eta Laba sarearekin elkarlanean, Gaizka Aranburuk tour historikoa eskaini du Iruñeko alde zaharreko kaleetan zehar. Ibilbidea Laban hasi da, ondoren Labriteraino heldu da, eta, alde zaharreko harresietatik igarota, Nafarroako Museoan amaitu da, Irulegiko eskua ikusten. Gaurko tour historiko honek deia luzatu nahi izan dio Sorionekuak ekimenak, maiatzaren 10erako antolatutako euskararen aldeko ekitaldiari. Izan ere, egun horretan, Nafarroako zubiak bilakatuko dira euskararen aldarrikapen gune.