Iruñea Antitaurinak zezenketarik gabeko Sanferminak posible eta desiragarriak direla aldarrikatu du

Iruñea Antitaurinaren kalejira egin da Iruñean. Festa giroan, jende andana bildu da gaiteroen eta 3indarrok Elektrotxarangaren musika jarraituz, animalien torturarik gabeko Sanferminak aldarrikatzeko. Kalejira Udaletxeko Plazatik abiatu da eta Kale Nagusia, San Francisco Plaza, Kale Berria, San Saturnino eta Jarauta kaleak zeharkatu ditu, O plazan amaituz.