Irunberriko Udalak Erika Herrigunea itxi du
Udal gobernuko ordezkariak eta hainbat langile Erika Herrigunera bertaratu dira gaur goizean eta sarrera hormatzeari ekin diote. Erikako kideek salatu dute ez dutela inolako abisu edo azalpenik jaso.
2020-ko urtarrilak 22
Sare sozialen bitartez eman dute Erika Herriguneko kideek albistea. Udal gobernuko ordezkariak bertaratu dira eraikinera, langileekin batera, eta sarrera hormatzeari ekin diote. Erikako kideek inolako abisurik edota azalpenik jaso ez dutela adierazi dute.
Abenduaren 24an ireki zituzten gazteek ordurarte erabilpenik ez zuen eraikinaren ateak. 2018ko udaran hasi ziren lokal bat eskuratzeko lanean, baina Udalaren aldetik ez zuten erantzunik jaso eta, ondorioz, egun Erika Herrigunea izena duen eraikina okupatzea erabaki zuten.
Hasierako egunetatik egoera zaila izan dute Erikako kideek. Foruzaingoa bertaratu izan da eta hainbat gazte identifikatu. Udal gobernuko kideek ere errekerimendu bat jarri zieten mahaigainean. Gainera, Udalak elkarrizketarako borondaterik ez zuela salatu zuten abenduaren 30ean egindako agerraldian. Azken asteetan ere hainbat eraso jaso dituzte: abenduaren 16an Udalak argia moztu zien eta astelehen honetan ateko giltzarrapoa kendu dietela adierazi dute.
Ayer decenas de personas nos concentramos delante del ayuntamiento para denunciar el cierre de la Erika, en una concentración ruidosa.
Que nos oigan, no hay muro que nos detenga!
Erika Herrigunea aurrera!✊❤️