Irunberriko lau lagun, Auzitegi Nazionalera euskal preso politikoei elkartasuna adierazteagatik

EH Bilduko bi zinegotzi eta beste bi herritar inputatu dituzte jaietan izandako ekitaldia batengatik. Goardia Zibilak egindako txosten batean terrorismoa goraipatu zela azpimarratzen da. Madrilen deklaratu beharko dute.

2015-ko irailak 14

Irunberriko jaietatik bi aste pasa direnean, EH Bilduko bi zinegotzi eta bste bi herritar inputatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Terrorismo goratzea leporatzen die euskal preso politikoen eskubideen alde egindako ekitaldi batean parte hartzeagatik. Auziperatuak Iraide Ongay, Daniel Pérez, Patxi Alzueta eta Garazi Labiano dira. Haiekin batera, hamarka herritar agertu ziren gertakari hauek salatzeko emandako prentsaurrekoan. Adierazpen askatasunaren aldeko pankarta bat erakutsi zuten, salbuespenezko epaitegiaren urrats errepresibo berri hau arbuiatzeko asmoarekin.

"Irunberritar oro bezala gure ideiak lau haizetara zabaltzeko eskubidea dugu, errespetuz eta elkarbizitzaz. Argi izan dugu begirunez jokatzea eta norberaren identidadearekin zintzoa izatea Irunberritar guztion izaera dela", esan zuten agerraldian.

Goardia Zibilak egin zuen jaietako egun horretako txostena, eta militarren jokabidearen atzetik "Euskal Herriak bizi duen egoera historiko eta itxaropentsu hau zapuzteko" estrategia bat ikusten dute, eta hau "beste sahiekara bat besterik ez da".

Inputatuen artean EH Bilduko bi zinegotzi egon izana alderdien koalizio honen jardun politikoa "baldintzatzeko eta zikintzeko" asmoz egin dela salatu zuten.

Laister Madrilera jeitsi beharko dira Audiencia Nazionalean deklarazioa emateko.

 

Gehiago