Irunberriko ACCIONAko langileek elkarretaratzea egin dute hitzarmen duin baten alde

Irunberriko ACCIONAko batzordeak deituta, enpresako langileek gaur 13:15etik 14:30era elkarretaratzea egin dute, gaur egun dituzten lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen berri baten alde.

2024-ko maiatzak 22

2022ko abenduaren 31n amaitu zitzaien hitzarmenaren indarraldia. Eta, harrezkero, hitzarmen berri baterako akordioa lortzeko, Enpresa Zuzendaritzarekin hainbat bilera egin dituztela azaldu dute.

Batzordea elkartuta dagoela adierazi dute, eta bilera bakoitzean hobekuntza horietako bakoitza aldarrikatzen dutela. Zuzendaritzak, hasieratik, negoziazioaren aurkako jarrera izan duela diote, batzordearen aldarrikapenei aurreko hitzarmena okertzen duen enpresaren plataforma propio batekin erantzunez. Eta, Enpresako Zuzendaritzak Batzordean proposatzen dutenaz ezezko batekin erantzutera mugatzen dela, inolako alternatibarik eman gabe. Beraz, testuinguru horretan eta “lanagileekiko arduragatik” negoziatzen jarraitu dutela argi utzi dute.

Zuzendaritzaren jarrera horrek langileen hitzarmena blokeatzeko egoera batera daramatzatela adierazi dute, eta langileek ezin dutela egoera hori onartu. Horregatik pauso bat emateko unea iritsi dela argi utzi dute, eta langile guztiekin batera erakusteko, negoziatzeko prest daudela baina negoziazio horrek, langileentzako hitzarmen duin bat ekarri behar duela.

Gehiago