“Iruinkokoak eremu formal batetik kanpo euskaraz harremanak egiteko aukera eman du, ohikoa ez den manera batean”

Aurreko martxoan egin zuen lehen emanaldia Iruinkokoak. Libertimenduak oinarri hartuta, Iruñeko Santa Ana Plaza hartu zuten gazteek. Datozen inauterietan ere, sorkuntza eta umorea bidelagun, euskara hutsean egindako kritikaz eta satiraz beteko dituzte Alde Zaharreko kaleak.