Irache beilatokiko langileek ohartarazi dute urte erdian plantillaren %11,43 kaleratu duela enpresak
Irache beilatokiko langileek salatu dutenez, enpresak langileen %11,43 kaleratu du sei hilabete eskasetan. Egoera jasanezinetzat jotzen dute eta lan-giroaren hondatzea ekarri duela diote.
2025-ko abenduak 9
Langileek adierazi dute jasaten ari direla justifikaziorik gabeko atzerapenak soldata igoeretan, kaleratze arbitrarioak eta gero eta tentsio handiagoko lan-giroa. Azaldu dutenez, “kontu ekonomiko hutsagatik esperientzia gehien duten langileak bere plantillatik kentzen ari da zuzendaritza, eta horrek etorkizuneko bezeroei begira zerbitzuaren kalitatea eta tratua okertzen du”.
Sindikatuetako bozeramaileek azpimarratu dutene enpresak mozkinak lortu arren, zuzendaritzak jarrera “mehatxagarria” hartzen duela, eta “langileak gutxiesten dituela onartezinak diren errespetu faltekin”.
Erantzun gisa, langileek elkarretaratzeak deitu dituzte Donibaneko beilatokiaren aurrean, kaleratutako lankidea lanera itzul dadin exijitzeko, lan-egoeraren aurka daudela adierazteko eta haien eskubideak errespeta daitezela eskatzeko. “Langileak elkartuta, nazkatuta eta irmo gaude. Ez dugu beldurra normalizatuko, ezta gure eskubideak zapaltzen jarraitzea onartuko ere”, adierazi dute.
Erabiltzaileengan ahalik eta eragin txikiena izateko, langileek erabaki dute protesta jende gutxien biltzen den orduan egitea. Azaldu dutenez, “artatzen ditugun familiengatik dugun kezka dela eta, oraingo honetan arreta eta bisita gutxien jasotzen diren orduan egingo da protesta”. Lehen elkarretaratzea gaur egin da, 14:30etatik 15:30etara, eta abenduaren 12an berriro elkartuko dira, ordutegi berean. Neurri honekin, langileek kaleratzeen aurka egin eta haien eskubideak errespeta daitezela eskatu nahi dute, herritarrei ematen dieten zerbitzuari eragin gabe.
Gehiago
Gehiengo sindikalak Nafarroarako Gutxieneko Soldata propioaren aldeko aldarrikapena Parlamentura eraman dute
LABek Manuel Torres enpresaburuaren Urrezko Domina berriz aztertzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, bere negozioak Palestinako genozidioan izan dezakeen inplikazioa argitu arte
