Irabazi arte! Barañaingo ezker independentistaren eguna borroka ibilbide politiko bati segida emateko

Egun osoko egitarau batekin ospatu zuen Barañaingo ezker independentisak larunbatean Irabazi Arte! Eguna.

2024-ko apirilak 16

Iturria: Plazaberri.info

Proiektu politiko janzten duten aldarrikapenak izan ziren protagonista goizean foru enparantzan izandako ekitaldi eta talde argazki batekin. Ostean, Akelamendi parean jarraitu zuen egitarauak. Bazkaldu aurretik, harrijasotzaileek eta motozerra erakustaldi batek girotu zuten bermuta. Ondoren, adin ezberdinetako dozenaka lagunek parte hartu zuten bazkarian, eta iluntzean lagun ugarik bete zuten Akelamendi txokoa Zinez eta E-Ritx & Kung Fu Banda taldeen kontzertuetaz gozatzeko.