“Inpunitatearekin aski dela” exiijtuko da Iruñean uztailaren 8an

SF 78 Gogoan herri ekimenak, Iruñeko Peñen Federazioarekin batera, prentsaurrekoa eskaini du German Rodriguezen oroimen hilarrian, aurtengo Sanferminetako goiburua aurkezteko: "Inpunitaterik ez, aski da". Alde batetik, herri ekimenak, gobernu espainiarrak abiatu duen '50 askatasun urte' kanpaina salatu du, 1978ko uztailaren 8ko gertaeren eta 1976ko martxoaren 3koen bestelako errealitatea erakusten dutela uste baitute; eta beraz, krimen horien inpunitatearen kontrako borroka aldarrikatu dute. Bestalde, herritarrak, uztailaren 8an moibilizatzera deitu dituzte.