Iñigo Gulina besarkada eta muxuen artean bueltatu da Burlatara
Iñigo Gulina Burlatako bizilaguna Jaengo espetxea atzean utzi eta Euskal Herrira bueltatu egin da 5 urte eta gero.
2018-ko irailak 8
2007an atxilotu zuen Goardia Zibilak eta kale borrokaren hainbat ekintzekin lotu zituen. Inkomunikazioaren ondoren, tortura basatiak salatu zituen, baina hala ere, espetxeratu zuten. Urte bete espetxean izan ondoren, aske gelditu zen, epaiketaren zain. 2013an, epaiketa baino lehen, ordea, ihes egin zuen. Orduz geroztik, klandestinitatean ibili zen. Eta 2017an, Mikel Barrios Iruñeko bizilagunarekin batera atxilotu zuten Berlinen, Alemanian. Gutxira, Espainaratu zuten estradizio prozesuaren bidez.
2018ko uztailean epaitu zuten Jose Javier Oses Burlatako gaztearekin batera. Euren kontrako eskaera fiskalak oso haundiak izan arren, azkenik Jotas eta Gulina akusazio gehienetatik absolbituak izan ziren.