‘Independentziarako indarra” lelopean, Sorturen Euskal Herriko askatasunaren aldeko aldarria

Gaur, irailak 27, erregimen frankistak Txiki eta Otaegi militante independentistak fusilatu zituenetik 48 urte igaro direla, Sortuk hainbat ekimen antolatu ditu Euskal Herriko 45 herri baino gehiagotan . 'Independentziarako indarra' lelopean, haien borroka aitortu, memoria osoa aldarrikatu eta Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan berresteko mobilizazioak antolatu dira.