Indarkeria matxistari aurre egiteko lehen maila arazo politikotzat hartzea eskatu dute

Murchanten asteazkenean izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Iruñeko Udal Plazan. Maria Pilar Berrioren hilketa "sistema kapitalista patriarkalaren ondorio zuzena" dela salatu dute, eta indarkeria matxistari aurre egiteko lehen maila arazo politikotzat hartua izan dadin eskatu dute.