Indarkeria Matxistaren aurkako Plataformak Sanferminetako eraso sexisten aurkako protokoloaren berrikuspena aurkeztu du

Kenya Cordero plataformako kidearen Master Amaierako Lana da berrikuspena, eta Iruñeko jai guneetan eraso sexisten aurkako protokoloa ikuspegi feministatik eta genero-ikuspegitik aztertzea proposatzen du. Modu akademikoan lagundu nahi du mugimendu feministak eta herri-mugimenduak bultzatutako protokoloaren berrikuspen eta birdefinizio kolektiboaren fasean, ikuspegi integral batean oinarritutako hobekuntza-proposamenak eta gomendioak identifikatuz. Egileak Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataformarekin duen konpromiso militantetik abiatzen da ikerketa, eta protokoloak gailu eraldatzaile gisa dituen zentzuari, mugei eta aukerei buruzko hausnarketa-prozesu kolektibo baten barruan kokatzen da. Ikerketak ondorioztatzen du protokoloa tresna arrakastatsua izan dela,mugarri izan zen, baina premiazko egokitzapena eskatzen du egungo testuinguruan tresna bizia, politikoa eta eraginkorra izaten jarraitzeko.