Iñaki Lerin euskal preso politikoa aske gelditu da 5 urte espetxean egon ondoren

Berriozarko euskal preso politikoa 2012an atxilotu zuten Londresen eta 2013an Estatu espainolera estraditatu zuten, ETAko kidea zelakoan. Gaur Ocaña-ko espetxetik irten da bere zigor osoa bete ondoren. Osotara 5 urte eman ditu espetxean.