Ikurriña erakusteagatik erasotua eta salatua izan zen Lizarrako zinegotziaren aldeko adierazpena sinatu dute herriko hainbat ordezkari ohiek

Lizarrako zinegotzi izandakoak eta gaur egungoak sinatzen dute Elisabet Ciordia Ruizen aldeko adierazpena. Aurtengo jaietan Txupinazo unean izandako gertakarien eta ondoren haren aurka aurkeztutako salaketa salatu eta adierazpen askatasuna defendatu dute PSN, IU-EB, Geroa Bai eta Ezker Abertzaleko ordezkari izandakoak. Elkarretaratzea deitu dute ostiralerako Lizarrako Foruen Plazan, arratsaldeko 20.00etan.