Ikatza Parlamentuan aurrekontuetan Hezkuntzara bideratutako baliabide faltagatik
2024-ko abenduak 20
Azken urteotan, irakasleen kolektiboak adierazi du nazkatuta dagoela Hezkuntza Departamentuaren egungo jokamoldearekin eta horrela adierazi zuten berriz ere atzo arratsaldean Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratze berezi batean. Olentzero eta Mari Domingiren laguntzarekin irakasleen lan baldintzak ez direla egokiak salatu zuten, eta kalitatezko hezkuntza sistema aldarrikatu zuten.
Nafarroako Gobernuaren aldetik erantzun du ez dagoela ere gaitsetzi zuten, eta hori onatutako aurrekontuetan argi geratu dela adierazi zuten. Sindikatuen hitzetan, aurrekontu hauekin ez dago tarterik irakasleen aldarrikapenak aintzat hartzeko.
Aurten hainbat greba egin dituzte, irailean eta urrian, parte hartze handiarekin. Bi grebetan irakasleen aldarrikapenak jasotzeko diru partidak eskatu zituzten. Aurretik, Parlamentuko taldeekin elkartu ziren eta, PSNk izan ezik, talde guztiek babestu zituzten sindikatuek proposatutako neurriak, baita aldarrikapen horiek 2025eko aurrekontuetan jasotzeko beharra ere. “Zoritxarrez, Gobernuko taldeek eta kanpotik eusten diotenek, ez dute aurreikusi behar adinako finantzaketarik hezkuntza sistema publikoa hobetzeko. Horrez gain, oposizioko taldeek ez dute zuzenketa bakar bat ere aurkeztu zentzu horretan. Beraz, esan liteke hezkuntza publikoa ez dela lehentasunezkoa Parlamentu honentzat, nahiz eta harrokeriaz defendatzen duten hezkuntza bera”, salatu zuten atzo Olentzerok eta Mari Domingik.
Sindikatuek Nafarroako Hezkuntza Publikoak inbertsio handiagoa behar duela nabarmendu dute, Europako gainerako estatuekin parekatzeko. “Horrela bakarrik ezar daitezke sektoreak urteetan aldarrikatu dituen neurriak, zerbitzuaren benetako hobekuntzan eragiteko”, adierazi dute.
Aurrekontuak onetsi diren egun berean, borrokan jarraitzeko konpromisoan berretsi ziren, eta ildo horretan gogoratu zuten urtarrilean eginen den greba berria. “Adarjotze horri erantzuteko, ikatza dakarkigu Parlamentura, eta irakasle guztiak animatzen ditugu bat egitera urtarrilaren 30erako deitutako grebarekin”.