Ikastetxeetan ezarritako “kontrol soziala” salatu du IAk

"Kontrol sozialaren aurrean, ikasle langileok borrokara!" lelopean elkarretaratzea egin du Ikasle Abertzaleak-ek Hezkuntza Departamentuan aurrean.

2024-ko otsailak 1

“Ikastetxeetan dauden kontrol sozialerako eta beraz diziplinamendurako
bitartekoak, nabari biderkatu eta ugaritu dira azken urteotan, eta
digitalizazio prozesu geldiezinarekin etorri dira hauetako asko”, salatu du IAk.
Hau guztiak ikasleen egunerokotasunean “arazo eta eragin
negatiboa” izan duela nabarmendu du IAk.

“Kontrol soziala ordea hezkuntza kapitalistari
berezkoa zaio, etorkizuneko langileria ohitura eta patroi zehatzetan
hezteko funtzioa baitauka. Ikasle langileoi hezkuntzan ematen diren
aldaketak inposatuak zaizkigu, hain zuzen ere gure interesen aurka
dihoaztelako”, salatu dute. Beraz, beharrezkoa ikusten dute “ikastetxez ikastetxe
ikasleok bizi ditugun ondorioak borrokatzea eta gure intereseko
hezkuntza bat eraikitzea”.

Gehiago