Ikasleen protesten aurkako jazarpen ekonomikoa salatu du Ikasle Abertzaleak

Osotara 26.000 euroko isunak jaso dituzte azken garaietan izandako protestetan, eta hainbat epaiketa ere izan dira, horien artean atzo Gasteizen hasi zen 6 gazteen aurka.

2016-ko irailak 15

“Ikasleok beldurtzen, isilarazten, desantolatzen, garaitzen eta ekonomikoki itotzen” saiatu direla salatu du gaur Ikasle Abertzaleak Nafarroako Gbernuaren Hezkuntza Sailaren aurrean. IA-k jaso dituen datuen arabera,  osotara 26.000 euroko isunak jaso dira. Batzuk 700 eurokoak dira, apirilaren 28an NUPen atxilotutako bi ikasleentzat; 50 euroko isunak ere badira, maiatzaren 25ean iruñean identifikaturiko lau ikasleentzat; eta haundienak, Bilboko  San Mameseko Herri Unibertsitatearen desalojoan eman zirenak, 24.000 euro identifikatutako 35 ikasleentzat. Ikasle Abertzaleak-ek esan du etorkizuean epaiketak izanen direla egindako beste mobilizazio batzuengatik.  “Eta hala eta guztiz ere, ez dute ikasleon borroka geldiaraztea lortu”, azpimarratu dute.

Gasteizen epaituak izaten ari diren sei ikasleei ere babesa agertu diete agerraldian. 2014an atxilotuak izan ziren eta fiskaltzak 13 urteko espetxe zigorra eta 5.000 euroko isuna eskatzen du euren aurka, euskal preso politikoek ikasteko duten eskubidea aldarrikatzeagatik.”Ez dugu onartuko, eta ez dute lortuko. Gasteizko seiak libre nahi ditugu. Gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu ere datozen hilabeteetan errepresioa pairatuko duten ikasle borrokalari guztiei, beti egongo gara zuen ondoan”.

Gehiago