Ikamak Hego Euskal Herriko kaleak hartu ditu hezkuntza sistema publiko eta euskaldun baten alde

Mobilizazio eguna Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan antolatu dute Ikamak, euskararen aurkako erasoen aurka eta hezkuntza sistema publiko eta euskaldun baten alde. Iruñeko manifestazioa 12:00etan atera da Hezkuntza Departamentutik, eta Nafarroako Parlamentuaren ondotik igaro denean eserialdi txiki bat egin dute, burgoen plazan egindako ekitaldi batekin amaitzeko.