III. Errepublika aldarrikatu dute Espainiako erregeen bisita egunean, eta monarkia ustelkeriarekin lotu dute

Nafarroako Ezkerreko Errepublikaren aldeko Juntak deituta, eta EPK eta Nafarroako Ezker Batuaren babesarekin, 100 lagun inguru bildu dira Iruñeko Udal Plazan Estatu espainolaren III. Errepublika aldarrikatzeko. Espainiako erregea bere aitaren ustelkeriaren kasuekin zikindu dela azpimarratu dute, eta egiten ari den bisita sorta bere irudia zuritzeko eta monarkia salbatzeko dela salatu dute.