Idoia Zabaltza: “Aurrerapausu txikiak eman diren arren, 36 urte eta gero kasua oraindik argitu gabe dago”

Gaur duela 36 urte Mikel Zabalza hil zuen Guardia Zibilak Intxaurrondon. Hura gogoratzeko ekitaldia antolatuko dute iganderako senitarteko eta lagunek. Gertatutakoa argitzea eskatzeko eguna izanen da berriz.

2021-ko azaroak 26

“Urtero bezala, lore eskaintza eta lagun eta senitartekoen hitzartzeak prestatu ditugu” azaldu du Euskalerria Irratian Idoia Zabaltza, Mikel Zabalza zenaren arrebak, “Eguraldiak uzten badu normaltasunez egin nahi dugu ekitaldia baina elur dexente iragartzen das Orbaizetan iganderako”.

Zabalzaren heriotzaren 36. Urteurrena UPNko Iñaki Iriarteren barkamen eske hitzen ostean ailegatzen da. “Oraindik kasua argitu gabe dago eta horrelako hitzak eskertzekoak diren arren norberak badu dagoen lekuan ere erantzunkizun bat” adierazi du Idoia Zabaltzak, “Guk eskatzen dugu ez bakarrik hitzetan gelditzea baizik eta kasua argitu behar dela eta horretarako ere pausuak eman behar direla”.

´Non Dago Mikel?´dokumentalaren arrakastarekin pozik da familia. Astelehenean ezagutuko da Goya sarietarako azken hautagaien artean dagoen. 8 aurre hautagaitza ditu Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas “Pitu”ren dokumentalak. “Kasua ezagutarazi eta gertatutakoaz mintzatzeko aukera eman digu dokumentalak” aitortu du Mikel Zabalzaren arrebak.

1985ko azaroaren 26an atxilotu zuen Mikel Zabalza Guardia Zibilak, beste bost gazterekin batera. Inkomunikazioaren ondotik aske geratu ziren haiek, Mikel Zabalza aldiz, hogei egunera azaldu zen hilik Bidasoan. Torturapean hil zutela salatuko dute beste urte batez.“Urtero bezala, lore eskaintza eta lagun eta senitartekoen hitzartzeak prestatu ditugu” azaldu du Euskalerria Irratian Idoia Zabaltza, Mikel Zabalza zenaren arrebak, “Eguraldiak uzten badu normaltasunez egin nahi dugu ekitaldia baina elur dexente iragartzen das Orbaizetan iganderako”.

Zabalzaren heriotzaren 36. Urteurrena UPNko Iñaki Iriarteren barkamen eske hitzen ostean ailegatzen da. “Oraindik kasua argitu gabe dago eta horrelako hitzak eskertzekoak diren arren norberak badu dagoen lekuan ere erantzunkizun bat” adierazi du Idoia Zabaltzak, “Guk eskatzen dugu ez bakarrik hitzetan gelditzea baizik eta kasua argitu behar dela eta horretarako ere pausuak eman behar direla”.

´Non Dago Mikel?´dokumentalaren arrakastarekin pozik da familia. Astelehenean ezagutuko da Goya sarietarako azken hautagaien artean dagoen. 8 aurre hautagaitza ditu Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas “Pitu”ren dokumentalak. “Kasua ezagutarazi eta gertatutakoaz mintzatzeko aukera eman digu dokumentalak” aitortu du Mikel Zabalzaren arrebak.

1985ko azaroaren 26an atxilotu zuen Mikel Zabalza Guardia Zibilak, beste bost gazterekin batera. Inkomunikazioaren ondotik aske geratu ziren haiek, Mikel Zabalza aldiz, hogei egunera azaldu zen hilik Bidasoan. Torturapean hil zutela salatuko dute beste urte batez.

Gehiago