Ibonek ez du galduko
Audientzia Nazionalak berriki kondenatu duen Ibon Esteban iruindarrak, bere ezkutalekutik, 'Erregimena kanpora' ekimeneko larunbateko manifestazioan parte hartzera animatu ditu gazteak.
2015-ko maiatzak 12
Erregimenak gure bizitzak zuzentzeari utzi eta aldaketa politikoa gauzatzeko gazteok hitza eta giltza dugula adierazi du Ibonek. Horregatik, asteburu honetan konpromiso bikoitza hartzera deitu ditu gazteak, Gasteizeko konpromiso gunera joan aurretik, larunbateko Iruñeko zita ez galtzeko eskatuz.
"Erregimenak, gazteria jopuntuan izan du azken urteotan. Bere helburua ez da eskubide zibil eta politikoak zapaltzea; eskubide horiek zapaltzeko arrazoia, euskal gazte herriaren eraikuntza gelditzea da. Ibon bezalako gazteak gazte sanferminen alde, musika talde gazteetan, herri eta auzoetako gazte asanbladetan edota herri eskoletan lanean ikusi ditugu askotan. Eta erregimenak lan horiek guztiak eten nahi izan ditu atxiloketa eta espetxeratze masiboen bidez.
Erregimena Kanpora dinamikako kideok ez ditugu eskubide zibil eta politikoen aldeko ekimenak alboratu nahi, baina argi dugu, erregimenari min ematen dioten ekimenak, gazte herriaren aldeko eraikuntza lanak direla. Horregatik, igandeko Gasteizeko konpromiso zita galduko ez dugun bezala, larunbat goizeko Iruñeko manifestaziorako deia luzatu nahi dugu".