Ibaitik Itsasora: Palestinaren aldeko ibilaldia Tafallara iritsi da

Palestinaren aldeko martxa Tafallara iritsi da gaur, eta bertan ikasleek eta suhiltzaileek harrera egin diote, hiriko sarreran sirenak joz. Handik gutxira olibondo bat eta arte bat landatu dituzte euskal eta palestinar herrien arteko senidetzearen sinbolo gisa. Ondoren, Xabier Alcuaz alkateak harrera egin die Udaletxean, eta Tafallako zapi gorri batzuk eman dizkie.