Ia 4 urteko espetxe zigorra eskatzen dute Arrotxapeako gaztetxearen hustuketan atxilotutakoentzat

Sei gazte epaituko dituzte Arrotxapeako Gaztetxearen harira buruturiko elkarretaratzeetan, poliziari atentatua eta lesioak eragin izanaz leporatuz. Bost gazteentzako 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dute, seigarrenarentzat berriz, 2 urteko kartzela zigorra. Gaztetxeen alde, herri antolakuntzaren alde eta epaitu behar dituzten sei gazteei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea deitu dute martxoaren 15 erako, goizeko 9:30etan, epaitegien aurrean.