HTXrako 24 konfirmazio berriak: SA, Olaia Inziarte, Tapia Eta Leturia, Anje Duhalde, La Txama, Tremenda Jauria, Herdoil, Fillas De Cassandra…

24 talde gehiagok osatu dute azken Hatortxurocken kartela: Herdoil, Sofokaos, Iñigo ETS, Ana Tijoux, Roba Estesa, Hogei Berriro, Bourbon Kings, Trikidantz, Trikiteens, Olaia Inziarte, Auxili, Kristal Kolpatuak, Gora Musika, Tapia Eta Leturia, Anje Duhalde, Fermin Balentzia, Dinamita, La Txama Y Su Flakofonki, Tremenda Jauria, Soziedad Alkoholika, Dj Reimy, Dj Bull + Dj Jotatxo, Dj Fresa Morango eta Fillas De Cassandra.

2025-ko maiatzak 20

Geroz eta gutxiago falta da azken Hatortxu Rockeko oholtzetara igoko diren artista guztien zerrenda ezagutzeko. Horren bitartean, gaur ezagutzera eman dira beste 24 taldeen izenak, uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan eginen den “agur” festa erraldoi horretan izanen direnak.

Hatortxuk euskal errepresaliatuen aldeko mugimenduarekin batera egin duen ibilbideari agur esateko, “eta oraindik preso, iheslari eta deportatu politikoen auziari erabateko konponbidea emateko urratsak falta direla ahaztu gabe”, 5 eszenatoki altxatuko dira guztira 100 artistek osatuko duten eskaintza musikala emateko.

Honezkero, 87 talde iragarri dituzte guztira, gaur zerrendatutako 24 izenei gehitu behar baitzaizkie: Anestesia, ZETAK, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol + Arkada Social, Reincidentes, Kaleko Urdangak, KOP, Zea Mays, Las Ninyas del Corro, Mirua, Potato, Nafarroa 1512, Naxker, ødei, Odolkiak Ordainetan, Svetlana, On, Talco, Juantxo Skalari & La Rude Band + Set Skalariak, Xiberoots, Xutik eta Zaunka, Latzen, Afu, Alaitz eta Maiderrek Burutekin batera eskainiko dituzten kantuak, Skatu, Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria, Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servoum, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Autobus Magikoa, Sukena, The Lio, Kaotiko, Bulego, Buitraker, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Never  Surrender, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos eta Betagarri.

Aurkezpenak herriz herri

Herriz herri ibiliko da Hatortxurock azken edizioa aurkeztu eta txandalariak biltzeko. Hiriburuetan, gainera, musika akustikoaz lagunduko dira aurkezpenak. Baionan, maiatzaren 22an, Anje Duhalde eta La Fulana izango dira bidelagun. Kalostrapen 20:00etan izango da hitzordua. Hurrengo egunean, Donostian, Burutik taldeak jarriko ditu musika doinuak 19:00etan Zurriola pasealekuko Naiz Gunean. Maiatzaren 29an Bilbon, Errondabiden, Eñaut Elorrieta arratsaldeko 19:00etan. Egun berean baina 20:00etan Gasteizko Jimmy Jazz bisitatuko du Sukena taldeak. Azkenik, Iruñeko aurkezpena maiatzaren 30ean ospatuko da.

“Jaialdia posible egiteko ezinbesteko lanabesa da auzolana. Jantzi Petoa kanpainaren bitartez Hatortxu Rock 30 errealitate bihurtzeko behar ditugun 7.049 txandak betetzeko bolondres bila gabiltza”, gogoratu dute, eta horretarako euren webgunean izena emateko deia egin dute.

Bestetik, sarrerak salgai daudela gogoratu dute, www.hatortxurock.eus webgunean. Lau eguneko bonoa 105 euroko prezioan dago eta aurrerago ere egun bakoitzeko sarrerak eskuratzeko aukera izanen da.

Gehiago