Euskal presoek euren zigorrak erregimen irekian betetzea eskatuko duen martxa aurkeztu du Sarek
Maiatzaren 17 eta 18an Sare Herritarrak ekimen nazional bat eginen du Lesaka eta Iruñea lotuz. Espetxeko salbuespen legeak salatzea eta euskal presoen egoerari behingoz irtenbide bat ematea eskatuko dute martxa honekin.
2025-ko apirilak 10

“Puzzlea osatu arte deitu diogun ekimenean, zigorra erregimen itxian betetzen ari diren presoak eta haien herriak ardatz izango dituen ekimena burutzea dugu helburu. Espetxe eta bergizarteratze politikak, baldintzak betetzen dituztenen kasuan, zigorraren azken urteak erregimen irekian betetzeko aukera ematen die preso guztiei oro har. Euskal presoen kasuan ordea, salbuespen politika da bide horren oztopo eta lege arrunta aplikatuko balitzaieke, euskal presoen %100ak beteko lituzke kalera irteten hasteko baldintza horiek”, aipatu dute Sareko kideek.
58 dira egun zigorra erregimen itxian betetzen ari diren euskal presoak, eta 29 dira preso horiek barnebiltzen dituzten herriak. 29 herri horiek lotuko dituen ekimena da Puzzlea osatu arte, eta maiatzaren 17an eta 18an zehar, preso horiek etxerako bidea egitearen garrantzia da nabarmendu nahi dute beraien zigorrak erregimen irekian betez, zigorraren azken urteak etxean bete ditzatenaren beharraz.
“Puzzlean falta diren presoei lege arrunta aplikatu eta etxerako bidea egin dezaten aldarrikatuko dugu. Baldintzak betetzen dituztelako, legeak aukera ematen duelako”, bukatu dute.