Hodei Ijurko espetxetik atera da 10 urte preso egon eta gero

Hodei Ijurko euskal preso politikoak atzean utzi ditu gaur goizean A Lamako espetxearen harresiak 10 urte barruan eman ondoren. Senide eta lagunak zituen zain preso nafarrak, eta gaur arratsaldeko 20etan Etxarrin eginen diote lehenengo harrera. Bihar ostiralean 19etan Iturraman izanen da beste ekitaldi bat. Kale borroka ekintza batengatik izan da preso Ijurko, eta bere zigor osoa bete egin du oso muturreko baldintzetan.

2018-ko irailak 20

Gehiago