“Hitzekin”: 22. Korrikaren abestia Anarik, Nerea Urbizuk eta Ane Garciak kantatu dute Sustrai Colinak egindako letra

2022an Euskal Herria zeharkatuko duen Korrikak badu musika eta doinua. Sustrai Colinak egindako letrari, musika jarri dio Nerea Urbizuk, eta berarekin batera kantutan aritu dira Anari eta Ane Garcia. Diego Azanza nafarrak grabaturiko irudiekin osatu dute bideoklipa, Nafarroako hainbat txokoetan hartutako irudiekin.