Hispanitatearen Egunean “Gazteok independentzia” lelopean manifestazioa egin du Ernaik Iruñean

Gaur, Hispanitatearen Eguna dela eta, mobilizazioak egin ditu Ernai gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko hainbat eskualdetan. Mobilizazio egun honen helburua "ukazioan, inposizioan eta injustizietan oinarritutako Espainiako 78ko Erregimenak ordezkatzen duen proiektuaren aurrean, aldarri independentista kalera ateratzea" izan da. Urriaren 12an "ospatzeko ezer ez dugula" adierazi dute eta bestelako Euskal Herri bat aldarrikatu dute.