Hiru gazte espetxe zigorrera kondenatu dituzte 2012ko villavesaren entzierroko istiluengatik

Agintearen aurkako «atentatua» egotzita, hiru gazteri 9 hilabete, urtebete eta bi urteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete, 2012ko Villavesaren entzierroan izan ziren istiluen harira. Laugarren bati isuna ezarri diote eta bosgarren auzipetua absolbitu egin dute.

2015-ko irailak 23

Hiru gazteri bederatzi hilabete, urtebete eta bi urteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete, 2012an Iruñeko sanferminei era alai batean amaiera emateko egin ohi duten villavesaren entzierroan sortu ziren istiluetan agintearen aurkako “atentatua” leporatuta. Laugarren bati 240 euroko isuna ezarri diote, eta bosgarren auzipetua absolbitu egin dute.

Uztailaren 15ean egin ohi dute Iruñean villavesaren entzierroa. 2012ko hartan, Poliziak entzierroaren bidea moztu zuen, eta gogor oldartu zen festazaleen aurka. Istiluak sortu ziren, eta hainbat lagun zen.

Gehiago