Hiru gazte atxilotu dituzte Iruñean, iazko ikasle greban izandako istiluekin lotuta
Hiru gazte atxilotu ditu espainiar Poliziak Iruñean, Ikasle Abertzaleak sindikatuak jakinarazi duenez. Twitter bidez zabaldu dute, antza, iazko martxoaren 17ko ikasle grebarekin lotuta. Hiruak aske geratu dira dagoeneko.
2017-ko urtarrilak 12
Hiru gazte, haietako bi adin gutxikoak, atxilotu egin dituzte Iruñean, antza, iazko martxoaren 17an LOMCEren aurka protesta egiteko deitu zen ikasle greban izan ziren istiuen harira. Hiruak aske geratu dira dagoeneko.
Espainiar Poliziak goizean atxilotu ditu hirurak, etxetik irten eta ikastetxeetarako bidean. Ikastetxeetan bertan ere presentzia poliziala nabaria izan dela salatu dute. Honen aurrean elkarretaratzea deitu dute gaur iluntzerako, 20:30etan Nabarreria plazan.
Greba eta astebete geroago sei gazte izan ziren atxilotuak, «autoritatearen aurkako atentatua» leporatuta.