“Hipikarik ez!” lemapean erantzun kolektibo bat emateko batzarra antolatu du Iruñerria Antiespezista taldeak

Sanferminak bertan behera utzi eta gero, Iruñeko Udalak Udako programazioan hipika txapelketa bat antolatu du, irailaren 2tik 12ra eginen dena. Txapelketa honen aurka agertu da Iruñerria Antiespezista taldea, eta asteazken honetan batzarra bat eginen du erantzun kolektibo bat antolatzeko asmoarekin.

2021-ko abuztuak 2

Sanferminetarako Iruñeko Udalaren programazioa udan zeharreko ekintzetara moldatu da. Egitarau horren baitan datorren irailaren 2tik 12ra Iruñean hipika txapelketa izanen dugu.

Ekimen honek inposizioan oinarritutako hiri eredu bati erantzuten dio:

    Hipika txapelketa udalaren inposaketatzat hartzen dugu. Ekintza honen nondik norakoek, gestioak, planteamenduak… gutxi du ikusteko Iruñerriko herri mugimenduak nahi duen hiri ereduarekin. Horren erakusletzat dugu Sanferminetako mahaia kontuan izan gabe antolatu dela dena.

    Diru publikoaren gestio kezkagarria: badirudi haien interes politiko edo ekonomikoei zuzenduta dagoela.

    Ikuskizunetan animaliak erabiltzeak ez du eredu askatzaileetara erantzuten. Zer nolako hiria nahi dugu?

    Hipikak ez dauka erlazio estu bat Iruñeko hiriaren nortasunarekin: eredu zaharkituetara erantzuten du.

    Historikioki hipika elite ekonomikoen kirola izan da, eta gaur egun horrela izaten jarraitzen du. Iruñean ez dugu behar goi klaseei protagonismo eta espazio publiko gehiago ematea, hiri eredu herrikoi bat baizik.

Arrazoi guzti horiengatik Iruñerriko herri mugimenduko eragileak zein honen kontra dauden norbanako independienteak elkartu nahiko genituzke Hipika txapelketaren aurkako erantzun kohesionatua emateko.

ABUZTUAREN 4EAN (ASTEAZKENA) 19.30ETAN ZABALDIN bilera bat egingo dugu honen aurrean erantzun bat prestatzeko.

Gehiago