Hil da Lodosan istripua izan duen garraiolariak

2024-ko irailak 26

Gaur goizean langile gipuzkoar bat zendu da gai arriskutsuak garraiatzen ari zela Lodosan. 2024an dagoeneko 10 garraiolari hil dira Euskal Herrian. Orotara, 43 langile hil dira lan istripuz, laneko gaitzak aintzat hartu gabe.

Garraio sektorean lan istripuen inzidentzia “oso altua” dela gogoratuz, LAB sindikatuak gogora salatu nahi izan du gaur goizean Lodosan izandako lan istripua. Sindikatuak azpimarratu du lan istripuen atzean faktore asko badaude ere “guztiei gailentzen zaien” arrazoia sektorean “prekaritatea gero eta hedatuagoa dagoela” da.

“Oso prekarioak dira garraioaren sektoreko lan-baldintzak, lanaldi luzeak, estresa, presioak, garraioagatik ordaintzen duten prezio baxua, lan baldintzen eraginez modu osasuntsuan elikatzeko zailtasunak, eta abar. Horrek guztiak istripuak sortzeko aukerak areagotzen ditu eta, era berean, arazo kardiobaskularrak eragiteko “koktel perfektua” sortzen du, azken kasu honetakoa bezalako emaitzekin”.

Horregatik dio LABek garraioaren sektorean gertatzen diren lan-istripu gehienak “ekidin daitezkeela” pentsatzen du “eta borondate politikoa baino ez dela behar garraiolarien lan-eskubideak bermatzeko eta errespetatzeko neurriak jartzeko, baita erakunde publiko eta enpresa guztien inplikazioa ere”.


Aurreratu duenez, azken heriotza hau salatzeko asmoz, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGTk osatzen duten intersindikaletik ekimenak deituko dituzte datorren astean.

Gehiago